2012/09/12

Hilen izenak

Ez dakit zer gertatu den baina hilen izenak ahaztu zaizkigu, ez dakigu gure urtebetetze eguna euskaraz esaten, noiz diren oporrak...
Bi ariketa hauetan praktikatu dezakezu. Instrukzioak irakurri eta lanera!
Iruzkinetan puntuak eta denbora jartzen baduzu, primeran!

Gurutzegramak

Ea nolako gurutzegramak egiten dituzun.
1. Hitzak aukeratu.
2. Definizioak prestatu.
3. Webgunean sartu eta jarraibideak irakurri. Ingelesez dakizuenez ez duzue arazorik izango.
4. Gorde nahi baduzu, inprimatu beharko duzu.



Crossword puzzles

2011/06/01

Furra furra

Furra furraren doinua ondo ikasten joateko.

2011/04/14

NEGUA JOAN DA. Zea Mays


Gorrek ere entzun dezaketen abestia.

Negua joan da
Elurrak joan direnean nire mendien artean, eguzkia teloiaren atzekaldean da.
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa, aspaldi antzeztu ez duen obra honetan. Izpi txiki-txikiren bat agertuz doa gaurkoan, poztasun haundi batek besarkatzen nau. Mesedez ozen esan negua joan egin dela nire arima hotzak ez du sinizten eta.
Laztandu nazazu orain ur urdinen artean, orain lainorik ez da aurpegi biluziak, ta larrua jotzean garrasirik ozenena, gordin amaigabea negua joan da ta...
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain, belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena. Mesedez ozen esan negua joan egin dela, izara guztiak erre ditut eta.

Soinu bakar bakarra zure bularraldean negua joan da ta borobildu zaizkit ertzak zure ondoan izpi lasaigarri bat negua joan da ta, negua joan da ta..

2011/04/11

Ikasi nahi duzu Intxaurrondoko Korrika txikian egingo dugun dantza?
Hasteko prest?
Has gaitezen!