2011/04/14

NEGUA JOAN DA. Zea Mays


Gorrek ere entzun dezaketen abestia.

Negua joan da
Elurrak joan direnean nire mendien artean, eguzkia teloiaren atzekaldean da.
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa, aspaldi antzeztu ez duen obra honetan. Izpi txiki-txikiren bat agertuz doa gaurkoan, poztasun haundi batek besarkatzen nau. Mesedez ozen esan negua joan egin dela nire arima hotzak ez du sinizten eta.
Laztandu nazazu orain ur urdinen artean, orain lainorik ez da aurpegi biluziak, ta larrua jotzean garrasirik ozenena, gordin amaigabea negua joan da ta...
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain, belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena. Mesedez ozen esan negua joan egin dela, izara guztiak erre ditut eta.

Soinu bakar bakarra zure bularraldean negua joan da ta borobildu zaizkit ertzak zure ondoan izpi lasaigarri bat negua joan da ta, negua joan da ta..

2011/04/11

Ikasi nahi duzu Intxaurrondoko Korrika txikian egingo dugun dantza?
Hasteko prest?
Has gaitezen!

2011/04/07

Gehiago KORRIKAri buruz

Ikusi al dituzu euskalaketa lehiaketaren bideoak?
Hementxe duzu bat:


Gehiago ikusi nahi duzu?

KORRIKA 17

Gaur, apirilak 7, Korrika 17 abiatu da Treviñotik. 11 egun luze hauetan lekukoa eskuz-esku eta herriz herri ibiliko da.
Mapa honetan momentu honetan korrika non dagoen ikus dezakegu.

Ea denok dantzan korrikarekin bat egiten dugun.


Mingain zorroztuak ginen
Zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
Arriskua ginen, erromeria ginen

Su iraultzaile ginen
Enpresari eta sindikatu ginen
Lesbiana, hetero, gay ginen
Gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen

Euskalakari izango gara!
Pausoz pauso, gelditu barik
Pausoz pauso, maitatu, ari...
Pausoz pauso, euskalakari!

Eserita zer itxoiten zenuen?
Beldurtuta, nekatuta ote zinen...
Trena pasa da ta zu begira hemen
Ukabila ginen eta hitza ginen
Euskalakari izango gara!

2011/04/04

PIKIHITZA

Ea nola zabiltzan hiztegiarekin. Bakarka edo binaka jolasteko






La cabaña del bosque Nafarroako Gobernua