2011/04/07

KORRIKA 17

Gaur, apirilak 7, Korrika 17 abiatu da Treviñotik. 11 egun luze hauetan lekukoa eskuz-esku eta herriz herri ibiliko da.
Mapa honetan momentu honetan korrika non dagoen ikus dezakegu.

Ea denok dantzan korrikarekin bat egiten dugun.


Mingain zorroztuak ginen
Zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
Arriskua ginen, erromeria ginen

Su iraultzaile ginen
Enpresari eta sindikatu ginen
Lesbiana, hetero, gay ginen
Gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen

Euskalakari izango gara!
Pausoz pauso, gelditu barik
Pausoz pauso, maitatu, ari...
Pausoz pauso, euskalakari!

Eserita zer itxoiten zenuen?
Beldurtuta, nekatuta ote zinen...
Trena pasa da ta zu begira hemen
Ukabila ginen eta hitza ginen
Euskalakari izango gara!

No hay comentarios:

Publicar un comentario