2013/09/05

Izarren hautsa

 Xabier Lete



 Mikel Laboa



Ken Zazpi

2013/04/19

Bertsoetarako doinutegia

Bertsoak puntuan wikian bertsoak egiteko baliabide ugari topatuko dituzu.
Gure lanerako, oraingoan, ondo etorriko zaigu doinutegia.

2013/03/25

2013/02/08

Ilargirainoko adiskidetasuna

'Blackie & Kanuto' euskarazko hiru dimentsioko animazio filma estreinatuko du Baleukok, hilaren 15ean
«Bizitza Itaka bat dela adierazten du filmak. Eta garrantzitsuena ez dela nora joan behar dugun, baizik eta nola».
Irakurri gehiago


2012/10/03

San Blas opilak egiteko errezeta

Ba al dakizu noiz eta non ospatzen den San Blas?
Eta San Blas opilak prestatzen.
Bideo honetan ikasiko dugu.

Goazen lanera

Otorduak

Jaten dugunak buruko min ugari ematen digu gaur egun: kiloak gora eta behera, osasun-arazoak, janaria prestatzeko denbora ez izatea, janaria nola prestatu ez jakitea, errezetak...

Goazen piska bat gehiago ikastera

2012/09/12

Hilen izenak

Ez dakit zer gertatu den baina hilen izenak ahaztu zaizkigu, ez dakigu gure urtebetetze eguna euskaraz esaten, noiz diren oporrak...
Bi ariketa hauetan praktikatu dezakezu. Instrukzioak irakurri eta lanera!
Iruzkinetan puntuak eta denbora jartzen baduzu, primeran!

Gurutzegramak

Ea nolako gurutzegramak egiten dituzun.
1. Hitzak aukeratu.
2. Definizioak prestatu.
3. Webgunean sartu eta jarraibideak irakurri. Ingelesez dakizuenez ez duzue arazorik izango.
4. Gorde nahi baduzu, inprimatu beharko duzu.



Crossword puzzles

2011/06/01

Furra furra

Furra furraren doinua ondo ikasten joateko.

2011/04/14

NEGUA JOAN DA. Zea Mays


Gorrek ere entzun dezaketen abestia.

Negua joan da
Elurrak joan direnean nire mendien artean, eguzkia teloiaren atzekaldean da.
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa, aspaldi antzeztu ez duen obra honetan. Izpi txiki-txikiren bat agertuz doa gaurkoan, poztasun haundi batek besarkatzen nau. Mesedez ozen esan negua joan egin dela nire arima hotzak ez du sinizten eta.
Laztandu nazazu orain ur urdinen artean, orain lainorik ez da aurpegi biluziak, ta larrua jotzean garrasirik ozenena, gordin amaigabea negua joan da ta...
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain, belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena. Mesedez ozen esan negua joan egin dela, izara guztiak erre ditut eta.

Soinu bakar bakarra zure bularraldean negua joan da ta borobildu zaizkit ertzak zure ondoan izpi lasaigarri bat negua joan da ta, negua joan da ta..

2011/04/11

Ikasi nahi duzu Intxaurrondoko Korrika txikian egingo dugun dantza?
Hasteko prest?
Has gaitezen!

2011/04/07

Gehiago KORRIKAri buruz

Ikusi al dituzu euskalaketa lehiaketaren bideoak?
Hementxe duzu bat:


Gehiago ikusi nahi duzu?

KORRIKA 17

Gaur, apirilak 7, Korrika 17 abiatu da Treviñotik. 11 egun luze hauetan lekukoa eskuz-esku eta herriz herri ibiliko da.
Mapa honetan momentu honetan korrika non dagoen ikus dezakegu.

Ea denok dantzan korrikarekin bat egiten dugun.


Mingain zorroztuak ginen
Zuri, hori, berde eta gorri ginen
Barakaldon beterano ginen
Arriskua ginen, erromeria ginen

Su iraultzaile ginen
Enpresari eta sindikatu ginen
Lesbiana, hetero, gay ginen
Gehiegi izan ginen, nahikoa ez ginen

Euskalakari izango gara!
Pausoz pauso, gelditu barik
Pausoz pauso, maitatu, ari...
Pausoz pauso, euskalakari!

Eserita zer itxoiten zenuen?
Beldurtuta, nekatuta ote zinen...
Trena pasa da ta zu begira hemen
Ukabila ginen eta hitza ginen
Euskalakari izango gara!